Agiantzak zabaldu dituzte auzapezak eta herriko kontseiluak

Joana GUERENDIAIN 2013ko urtarrilaren 31

Zahar Etxe zaharrean zenbait osasun gela eta haurtzaindegi ttiki bat eraikitzeko lanak eginen dira

Urtarrilaren 11n auzapezak eta herriko kontseiluak beren agiatzak zabaldu dituzte lur berri gelan zirenei (langile, elkarteko kide…) eta Saratar guziei. Aukera izan da hoientzat joan den urteko lanak aipatzeko eta aurtengoak aurkezteko. Bertzeak bertze aipatu dituzte zahar etxe zaharrean eginen dituzten obrak, proiektua baita mediku, kine, erizain eta dentista gelak eraikitzea baita ere mikro-haurzaindegi bat. Eraikuntza handian bizilekuak eta elizarendako gelak eraikiko dituzte baina permisa aurten galdetu beharra dute. Gero gal­tzaden berriz planttan ezartzea aipatu dute, hasiak dira janeko, Argaingo auzoan bertze 4 lota banatuko dituzte, eskoletan obrak eginen dituzte normetan atxi­kitzeko. Herria eta bere bizitza hunkitzen duten bertze gai ainitz aipatuak izan dira. Min­tzaldia eta gero herriko etxeak aperitif bat eskaini du.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun