Nazario Zabalo, Ezkurrako azken artzaina

Fernando ETXEBERRIA 2013ko urtarrilaren 30a

Fernando ETXEBERRIA

Ezkurrako etxe, baserri eta borden argazki bilketa liburuan jasotzen denez, he­rri inguruan, 79 borda daude. Ollin eta Malo ingurukoak dira nagusiak: Olegi eta Ezkain bordak. Kopurua handia da, baina ulertzekoa, garai batean ia he­rritar guztiek borda bat eduki eta familia guztietan artzainen bat bazela kontuan edukitzen bada. Gaur egun artzaintzan bakarrik jarduten duen inor ez dagoenez, borda gehienak alde batera utzi eta hondatuta daude. Bizilagun ba­tzuk ardiak dituzten arren, herriko azken artzaina duela urte batzuk hil zen: Nazario Zabalo. Ezezagunekin gizon lotsatia eta urduria zen, baina familia eta he­rritarrekin, alaia eta goxoa. Makotsola bordara igotzeko, bi orduko ibilbidea egiten zuen. Askotan geratzen zen argazkiko txabola txiki hartan lotan. Azken urteetan, bueltakoan eguraldi txarra egiten bazuen edo elurra bazegoen, Ollinera jeisten zen eta han familiako kide edo lagunen batek jasotzen zuen. Lana eta familia ziren bere bizitzaren oinarriak. 86 urterekin hil zen eta hile­rrian har­tzen du atseden Juan Bautista anaiaren alboan. Herriko pertsonaia garrantzi­tsuen artean bere izena agertzea irabazia zuen artzainak: bere gizatasunagatik eta egin zuen lan guztiagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun