31 bertsolari abiatuko dira Nafarroako txapelketa nagusian

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 30a

Hiriburuak hartuko du aurten ere, Nafarroako bertsolari txapelketaren finala. TTIPI-TTAPA

Martxoaren 23an izanen da finala Iruñeko Anaitasuna kiroldegian

Nafarroako Bertsolari txapelketak 41. edizioa beteko du aurten eta ziklo berri bat hasiko du. Izan ere, 2011. urtera arte urtero egiten zen Nafarroako Bertsolari Txapelketa, txapelketa horren ondotik bi urtetik behin egitea erabaki zuen Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

Nolanahi ere, 2012­koa ez zen debalde izan eta Bardoak, Nafarroako taldekako ber­tso ekimen arrakasta­tsua antolatu zen. Aurten, be­rriz, Txapelketak bere ohiko formatura itzu­li da. Oraingo honetan ez da soilik Nafa­rroako txapela jokoan dagoena, udazkenean hasiko den Bertsolari Txapelketa Nagusian ordezkari nafarrak zein­tzuk izanen diren argituko du Txapelketak.

Duela bi urte finala Iruñean egin zen eta ha­rrera  ikusita, aurten ere Iruñean bukatuko da Lizarran otsailaren 2an hasiko den txapelketa. Finala martxoaren 23an izanen da Anaitasunan.

Aurten inoiz baino bertsolari gehiago aterako dira plazara, 31. Horietatik seik lehen aldiz hartuko dute parte: Iruñeko Haizea Beruete, Oskar Sanz de Acedo eta Unai Ubereta­goe­na, Lesakako Eneko Fernandez, Elizondo­ko Xabier Maia eta Oronozko Amaia Elizagoien. Azken urteotan atse­dena hartu duten bi bertsolari eskarmentudun itzuli dira, Erika Lagoma lesakarra eta Joxe­ma Leitza arbizuarra. 

Saio guztietarako sarrerak aurrez internetez erosten ahalko dira, www.bertsosarrerak.eu atariaren bitartez.

WEB GUNEA ETA SARE SOZIALAK

Web gune berria du Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Txapelketaren jarraipena egin ahal izateko www.nafarroakotxapelketa.com web gunean informazio eguneratua eskainiko da. Horrez gain, ber­tsoa .com web gunean saio­e­tako laburpenak ikusten ahalko dira. Sare sozialen bidez ere, Nafa­rro­ako Bertsolari Txa­pel­keta segitzeko aukera izanen da. Facebook-en Nafarroako Bertso­za­le Elkartearen bitartez eta Twitter-en (@unibertsoa).

SAIOAK
• Lizarra, otsailak 2
Xabier Silveira, Josu Sanjurjo, Saioa Alkaiza, Eneko Fernandez, Xabier Maia eta Erika Lagoma.
 
• Aldatz, otsailak 3
Jon Barberena, Iñigo Olaetxea, Migel Mari Elosegi Luze, Patxi Castillo, Iker Gorosterrazu eta Oskar Sanz de Acedo.
 
• Larraintzar, otsailak 9
Julen Zelaieta, Aritz Saragueta, Oier Lakuntza, Ekaitz Astiz, Haizea Beruete eta Amaia Elizagoien.
 
• Ituren, otsailak 10
Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Iñaki Aleman, Egoitz Gorosterrazu, Alazne Untxalo eta Ioar Tainta.
 
• Zubiri, otsailak 16
Oskar Estanga, Ander Fuentes Itturri, Ainhoa Aranburu, Iban Garro, Joxema Leitza eta Unai Uberetagoena.
 
Ondotik, hiru finalaurre­ko jokatuko dira. Mar­txo­aren 2an Atarrabian, Julio Soto 2011ko txa­pel­dunak esperatuko die final laurdenetako bortz bertsolariri. Mar­txo­aren 3an Etxarri Aranatzen eta martxoaren 9an Elizondoko Lur aretoan, seina bertsolari ariko dira. Finala, mar­txo­aren 23an, 17.00etan jokatuko da Anaitasuna kiroldegian, zortzi bertsolarirekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun