Uholdeak izan ditugu herrian

Fermin ETXEKOLONEA 2013ko urtarrilaren 30a

Izaskun ZUBIALDE

Erreka ttikiak ditugu herrian, baina adar eta zikinkeriekin trabatu eta gainezka egin zuten urtarrilaren 15ean. Jolasparkea azpian hartu zuen urak eta kor­txozko zola ere altxatu zuen. Beharrik lau-bost lagunek, katiuskak jantzi eta lanerako tresnak hartuta, libratu zutela. Bizpahiru etxeko sototan sartu zen ura, baina zorionez ikarian gelditu zen dena. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun