Espainiako Gobernuak ezarri duen Banderen Lege berria burukomin ugari eragiten ari da inguruko udal guzietan. Horren inguruko mozioa eztabaidatu eta onartu ere egin zen Zubietan. Horrela azkenean, bere borondatearen kontra bada ere, Espainiako bandera paratu beharko du Udalak, beste ikur ofizialekin batera. Bere aldetik, udalak ikurriña paratuko du plazan, frontoiko sarian, Gobernuaren inposaketaren aitzinean ezadostasuna adierazteko.