Inauteriak asteburu honetan ospatuko dira

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 30a

Hau idazterakoan, egitaraua guztiz zehaztu gabe bazegoen ere (inauterietan egitaraurik bada), asteburu honetan ospatuko dituzte inauteriak Beintza-Labaienen ere. Egun handia larunbata izaten da, baina ostiralean bilduko dira gazteak afaltzera eta lehenbiziko mozo­rroak ere bertan ikusiko dira. Urtero bezala, Labaiengo Herriko Ostatuan eta Iturrondo elkartean eginen dituzte otorduak. Larunbatean ere, ongi gosaldu ondotik, etxez etxeko puxka bil­tzea eginen dute akordeoilariaren laguntzarekin. Ezin zitekeen bertzela eta eguerdian, aizkora apustua ere plantatuko dute, nahiz eta oraindik ez jakin aizkolariak zein izanen diren. Goizean eskean bildu­takoarekin bazkaldu eta arratsaldean herri inguruan eginen dute puxka biltzea, gero berriz ere mahaiaren bueltan, afaltzeko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun