Jadanik malerrekan ere martxan dago denbora bankua, Malerreka trukerreka-ri esker. Bizpahiru bileren ondotik eta Trukeados Bidasoaren laguntzarekin martxan jarri dute.
Diruan oinarritu beharrean, denbora hartuz, lan-ordua aintzat hartzen duen zerbitzua da denbora bankua.Zerbitzu hau, bakoitzaren astia modu berdinean trukatzeko prest dauden pertsona helduentzat dago pentsatua. Edozein izaten ahal da zerbitzua, denboraren trukean egindako guztiak berdin balio du, zerbitzu hori egiten pasatzen duzun denborak balio du. Bere funtzionamendua arras errexa da, adibidez: Arratsalde batean zure etxean elektrizitate istalazioan bi entxufe eta lampara aldatu nahi dituzu , bertan seguruenik lan hauek egiteko lagunen bat prest egonen da, bertan pasatzen duen orduak denbora bankura joanen dira ,gero berak beste lan batean erabiltzeko ibiliko ditu pasa dituen orduak. Denbora bankuan izena emateko malerreka.trukerreka.net eman behar da , on-line , bertan zerbitzuak ikus daitezke etab luze bat. Aurrerago ere bilera irekiak eginen dituzte.
Denbora bankuaz gain bertze lan bat ere badu eskuartean Malerreka Trukerrekak. Artisau eta lanbide azoka antolatzen dabil, jadanik bi aldiz antolatu dute Iturenen eta hirugarrena ere martxan dago. Hilabeteko bigarren igandetan izaten da azoka, beraz, hurrengoa otsailaren 10ean izanen da Iturengo plazan.
Abenduan eta urtarrilean egin zituzten jardunaldi edo azoka hauek, arront arrakastatsuak izan ziren. Eguraldiak ez du azoka gibelera botako, ona izanez gero plazan izaten dira postuak eta urtarrilean bezala euria bada, herriko etxeko estalpetan eta kapilan jarriko dituzte. Nahiz eta artisau eta lanbide azoka izan, Malerreka Trukerrekak garrantzia eman nahi die truke eta bigarren eskuko produktuei. Pixkanaka pixkana trukeak diruari lekua irabaztea nahi da.
Egitasmo honek aurrera segituko du jendearen erantzunaren arabera, oraingoz jendearen erantzuna izugarria izan da, bertan izan diren bi azoketan jende parrastada eta giro bikaina bizitu da.