Aurtengo inauteak giro politarekin joan dira. Nahiz eta euriak izan nahi zuen protagonista, herritarrek kontra egin diote, kanpora ateriz.
Ostiralean, herrian barna buelta eman zuten trikitilariekin eta afaria izan zen.
Halere, egun nagusia larunbata izan zen. Goizetik gosariarekin hasi ziren gazteak eta ondoren puxkak biltzen etxez etxe ibli ziren. Gero, bazkaria izan zuten eta euriak arratsaldean eskaini zuen etenaldi batean mozorro desfilea egin zen herrian barna. Mozorrotuen arteko lehiaketa egin zen frontoian eta bertan lehenbiziko postuan Uxue gelditu zen, bigarren Xabi eta hirugarren Joxi. Ondoren zozketa egin zen eta lau sariak honela banatu ziren: Hilarion jatetxean bi lagunentzako afaria Mari Joseri egokitu zitzaion; bigarren saria, bainu etxean bi zirkuito, Kriseri; hirugarren eta laugarren sariak, orain Edurnek eramaten duen Julia pastelerian bina gosari ziren. Lehiaketan edo zozketan sariak irabazi edo ez,, denak beraien mozorroekin eta bestan parte hartzearekin bakarrik, giro ezin hobea jarri zuten herrian. Segi dezatela horrelako umorearekin urte askoz. Zorionak denei.