Zuzendaritza batzordea aldatu du Kasinoak eta Jesus Mari Andueza da presidente berria

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 30a

Kasino elkarteak urtarrilaren 20an egin zuen bere urteko batzarra eta bazkide aunitz hurbildu zen egoi­tzara. Zuzendaritza batzordea be­rritu behar zen. Aurtengo batzarra bitarte Javier Juanotena zen elkarteko presidentea eta Peio Sanz idazkaria. Hemendik aitzinera, be­rriz, Jesus Mari Anduezak beteko du presidente kargua, Asier Mutuberria izanen da presidente ordea eta Maria Jose Iribarren idazkaria. Idazkari orde lana Isabel Ibarrolak beteko du eta Bixente Gelbentzu eta Lander Erkizia izanen dira bokalak.
 
Aipagarria da azkeneko legealdian erabat berritu dela Kasinoaren teilatua. Eta hori, elkartearen diru-ku­txak erabat hustu beharrik gabe lortu da. Legealdi honetarako, be­rriz, sukaldeko kanpaiaren motorra alda­tzeko intentzioa dute, baita kaldera hobetzea ere, baina lehenagotik errekuntza sistemarik onena zein den erabaki beharko dute bazkideek.
 
Epe luzeagora begira, goitiko bi solairuei zer erabilera ematen ahal zaien zehazteko afera arkitektonikoak moldatu beharko dituzte elkartean, baina egia da, gaur den egunean egoera ederrean dagoela Kasinoa eta bazkideek erabilera egokia ematen ahal diotela, dauzkan baliabideekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun