Eskualdeko hondakin solidoak landuko dituen transferentzia planta udaberrirako irekiko da

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 30a

Zarauzko Amenabar eraikuntza enpresa ari da lanak egiten Juan Mari ONDIKOL

Baztan-Bidasoaldeko 22.000 herritarrei emanen die zerbitzua

Aurreikuspenen arabera, udaberrian apirila aldean zabalduko dute Malerreka, Bortziriak eta Baztango hiri hondakin solidoak jasoko dituen gune berria.  Denera Bidasoako 22.000 herritarrei emanen dio zerbitzua. Doneztebeko Oteiza auzoan kokatu dute, N-121A errepidearen magalean.  1,78 miloiko kostua izan dute lanek eta egungo zabortegiak kentzeaz gain, hondakinen garraio gastuak gutxituko dira, desplazamenduak heren bat murriztuko direlako, ingurumenari mesede eginez.
 
Doneztebeko hondakinen transferentzia planta kontrol eraikin batek, baskula batek eta bi nabek osatzen dute. Nabe hauetan toberak egoten dira. Planta eraikintzaren ondorioz, hondakinen garraioak eragiten dituen ingurugiro kalteak ere murrizten dira.
 
URTEAN 8.000 TONA HONDAKIN
Bidasoako hondakinak jaso, trinkotu eta murriztuko dira, El Culebrete (Tutera) edo Carcar-eko tratamendu gunera bidali aitzinetik. Bidasoaldean urtean banaz bertze 7.500 eta 8.000 Tona hondakin artean sortzen dira. Etorkizunean, soberakinak eta ontziak plantan bertan kudeatzea espero dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun