Urtarrilaren 15ean uholdeak izan ziren. Frontoian ur nahiko sartu zen eta ondorioz eskolako haurrek ezin izan zuten ekintza ezberdinak egitera joan eta jangela ere hor dagoenez Ulibeltzak elkartean bazkaldu behar izan zuten. Horretaz gain, Epetxenekobordara joateko pista zati ederra ere erori zitzaien eta egun horretan inkomunikaturik egon ziren.