Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa

Maider PETRIRENA 2013ko urtarrilaren 30a

Jontxu

Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa Ulibeltzak elkartean jokatu zen urtarrilaren 18an. Azkenean soilik 7 bikote apuntatu ziren, iaz baino bat gutxiago. Irabazleak Maria eta Gorka izan ziren, bigarrenak Itxegi eta Mañoli, hirugarrenak Pakita eta Teresita eta laugarrenak Koro eta Jabi. Hurrengo fasera pasako den bikotea Maria eta Gorka izanen da eta Iruñeko Arrano elkartean jokatuko dute otsailaren 23an. Zorionak. Eskerrak eman antolatzaileen partetik Ulibeltzak Elkarteari sariak jartzeagatik eta eskeinitako laguntzagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun