Bigarren urtez Iñauteriei buruzko argazki lehiaketa antolatu du Udalak, herrian erroldatuak dauden guziei irekia. Argazkiak aurkezteko epea urtarrilaren 29tik otsailaren 15era bitartekoa izanen da eta gehienez 3 argazki aurkezten ahal dira. Hori bai, parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute udal bulegoetan.
Formatua: Argazkiak zuri-beltzean edo koloretan egindakoak izan daitezke, 20x30 cm neurrikoak. Apaindu gabe aurkeztuko dira; hots: marko, passe-partout, edo kristalik gabe. Bestalde, argazkiek ez dute izanen egilea ezagutzera eman dezakeen daturik. Argazkiak, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz aurkeztu beharko dira. Irabazleak, jakinarazpen ofiziala jaso eta 3 eguneko epean, argazki irabazleen kopia digitalak bidaliko ditu.
Argazkiak argitaratugabeak izanen dira eta ez dira aitzinetik bertze lehiaketa batean saritutako argazkiak onartuko.
Argazki guztiak Udalaren Web orrian erakutsiko dira. Saritu gabeko argazkiak Udaletxean jaso ahalko dira, hilabeteko epean. Handik aitzinera, jaso gabeko argazkiak Udalarenak izanen dira. Saritutako argazkiak Udalarenak izanen dira, baita horien gaineko eskubide guztiak ere. Epaimahaia, herriko alkateak eta zinegotzi batek, Ulibeltzak elkarteko lehendakariak eta iñauteriak antolatzen dituen gazteen ordezkari batek osatuko dute. Epaimahaiak aurkezpen epea bukatu eta hurrengo astean erabakiko du irabazlea zein den eta honek 150 euroko saria jasoko du. Udalaren Web orrian sariduna nor den zabalduko da.