Gazte orain dun/k tenorea… goiburupean Ipar Euskal Herriko Gazte Eguna ospatuko da otsailaren 2an Ezpeletan. Egun osorako egitarau zabala prestatu dute. Goizean Graff tailerrak, Noraezean ikusgarria, eztabaidak, Jokoak eta Euskal Xi Fu Mi izanen dituzte bertzeak bertze. Ondotik, bazkaria izanen da toki berotuan (8 euro). Bazkaria erreserbatzeko 0674664909 telefonora deitu behar da. Bazkalondoan txarangak ere ariko dira, zozketaren sari banaketa eta kontzertuak, Zezenaren taldea, Luz de Putas, Betagarri eta Sutagar taldeekin. Bazkari eta kontzertuaren prezio 18 eurokoa izanen da eta bakarrik kontzertura sartzea 10 euro.