Denbora bankua martxan jarri dute Malerrekan

Ttipi-Ttapa 2013ko urtarrilaren 29a

Diruz ordaindu beharrean jakintza edo trebetasunak trukatzen dira

Batek zerbitzu bat eskaini eta berari beste zerbitzu batekin ordaindu. Diruz ordaindu beharrean jakintza edo trebetasunak trukatzen dira denbora bankuan. Edozein izaten ahal da zerbitzua, horretan ematen duzun denbora, lan-orduak hartzen baitira kontuan.

Malerreka truke erreka elkarteak, Trukeados Bidasoaren laguntzarekin jarri dute egitasmoa martxan. Batek zerbitzu bat eskaini eta berari beste zerbitzu batekin ordaindu, horixe da denbora bankuaren zeregina. Diruz ordaindu beharrean jakintza edo trebetasunak trukatzen dira. Edozein izaten ahal da zerbitzua, horretan ematen duzun denbora, lan-orduak hartzen baitira kontuan. Edozein izaten ahal da zerbitzua, denboraren trukean egindako guztiak berdin balio baitu. Bere funtzionamendua arras errexa da, adibidez: Arratsalde batean zure etxean elektrizitate istalazioan bi entxufe eta lanpara aldatu nahi dituzu. Denbora bankuan seguruenik lan hauek egiteko lagunen bat prest egonen da, bertan pasatzen dituen orduak denbora bankura joanen dira eta gero berak beste zerbitzu batengatik aldatuko ditu ordu horiek. Denbora bankuan izena ematea malerreka.trukerreka.net egin behar da. Bertan eskuratu daitezkeen zerbitzuak ikus daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun