Gorka Fuentesek hartua zuen herriko ostatuaren ardura, baina hilabete amaiera utzi eginen duela jakinarazi du. Udaletxeak lehiaketara aterako du berriro eta hilabetean 250 euro izanen da hasierako prezioa. Ostatu eta jatetxeaz gain, 11 logela ditu eta bertan bizitzeko aukera dago.