Inauterietako argazki lehiaketa eginen dute Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2013ko urtarrilaren 28a

Argazkiak aurkezteko epea otsailaren 15ean amaituko da

Bigarren urtez Inauterietako argazki hoberenak saria izanen du Sunbillan. Herrian erroldatuak dauden guztiek parte hartu dezakete lehiaketan. Gehienez, 3 argazki aurkeztu ditzake bakoitzak eta otsailaren 15era bitarteko epea dute horretarako. Udalaren web orriaren bitartez jakinaraziko dute nork eskuratuko duen 150 euroko saria.

Bigarren urtez Inauterietako argazki hoberenak saria izanen du Sunbillan. Herrian erroldatuak dauden guztiek parte hartu dezakete lehiaketan. Gehienez, 3 argazki aurkeztu ditzake bakoitzak eta urtarrilaren 29tik otsailaren 15era bitarteko epea du horretarako. Udalaren web orriaren bitartez jakinaraziko dute nork eskuratuko duen 150 euroko saria. 

Argazkiak 20x30 cmko neurria izan behar dute eta zuri- beltzean edo koloretan egindakoak izan daitezke. Apaindu gabe aurkeztuko dira, hau da marko, passe-part out edo kristalik gabe. Bestalde, argazkiek ez dute izanen egilea ezagutzera eman dezakeen daturik.  Argazkiak aurrez argitaratu gabeak izanen dira eta ez dira aitzinetik bertze lehiaketa batean saritutako argazkiak onartuko. Parte hartzaile guztien argazkiak Udalaren Web orrian erakutsiko dira. Saritu gabeko argazkiak Udaletxean jaso ahalko dira, hilabeteko epean. Handik aitzinera, jaso gabeko argazkiak Udalarenak izanen dira. Epaimahaia, herriko alkateak eta zinegotzi batek, Ulibeltzak elkarteko lehendakariak eta inauteriak antolatzen dituen gazteen ordezkari batek osatuko dute. Aurkezpen epea amaitu eta aste betera erabakiko dute irabazlea zein den.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun