Malerrekako eskuz binakako hamekagarren txapelketaren baitan, elite mailako pilotariek lehen jardunaldia jokatuko dute urtarrilaren 23an, asteazken arratsaldeko 17:00etatik aitzinera Doneztebe eta Sunbillako pilotalekuetan. Jokoan sartzeko falta ziren pilotari bakarrak ziren kategoria nagusikoak.
Asteazken arratsaldeko 17:00etan hasita, partida hauek jokatuko dituzte Donezteben:
Esnal (Hernani) eta Gorriti (Erreka) - Asteasu eta Perez (Zaramaga)
Cabrerizo (Errioxa) eta Lasa (Erreka) – Intxausti (Añorga) eta Beñat Mitxelena (Arantza)
Bendoiro eta Eskudero (Erreka) – Bengoetxea eta Pina (Paz Ziganda)
Oronoz (Erreka) eta Okiñena (Oberena) – Urbieta eta Telletxea (Aurrera Saiaz)
Sunbillan, berriz, honako lau partida hauek jokatuko dituzte 17:00etatik aitzinera.
Santxo eta Altuna (Usurbil) - Iriondo eta Uzkudun (Ilunpe)
Etxebarria eta Tabar (Huarte) – Urbieta I (Aurrera Saiaz) eta Irusta (Lea Ibarra)
Lopez (Pilotajauku) eta Mindegia (Erreka) – Belloso (Tolosa) eta Etxamendi (Oberena)
Ontsalo (Areso) eta Xabier Arraztoa (Txaruta) – Mendy eta Agerre (Iparralde).