Xabi Ibargaraik galdu egin du Munduko txapelketako estreineko partidan

TTIPI TTAPA 2013ko urtarrilaren 22a

Xabi Ibargarai pilota astintzen, Munduko txapelketako lehen partidan. Noticias de Gipuzkoa

Altadill eta Lujanek 3-1 irabazi zieten Urkijori eta erratzuarrari

Munduko binakako pala txapelketa abiatu zen urtarrilaren 21ean Donostiako Carmelo balda pilotalekuan. Bortz bikotek jokatuko dute txapelketa eta Xabi Ibargarai erratzuarra da eskualdeko ordezkaria, Urkijo bizkaitarrarekin bikote eginez. Txapelketako lehen partidan, 1-3 galdu zuten Altadill eta Lujanen kontra.

Munduko binakako pala txapelketa abiatu zen urtarrilaren 21ean Donostiako Carmelo balda pilotalekuan. Bortz bikotek jokatuko dute txapelketa eta Xabi Ibargarai erratzuarra da eskualdeko ordezkaria, Urkijo bizkaitarrarekin bikote eginez. Txapelketako lehen partidan, 1-3 galdu zuten Altadill eta Lujanen kontra.

Iruñeko Aritz Altadill eta Lujan kubatarrak 6-10 irabazi zuten lehen set-a eta 9-10 estu batekin bigarrena. Urkijok eta Ibargaraik hirugarrena irabazi zuten (10-6), baina laugarrenean berriz ere Altadill eta Lujan nagusitu ziren, 8-10, honenbertzez, partida irabaziz. Txapelketako bigarren partidan, Fusto eta Larrinagak erraz, 3-0 (10-4, 10-4, 10-7) irabazi zieten Garcia eta Imanol-i.

Bigarren jardunaldia urtarrilaren 26an jokatuko da, 19:00etatik aitzinera. Garcia eta Imanol, Altadill eta Lujanen kontra ariko dira eta Urkijo eta Ibargarai, Gaubeka eta Ayerberen kontra.

Hirugarren jardunaldia otsailaren 2an jokatuko da. Fusto eta Larrinaga, Altadill eta Lujanen kontra ariko dira eta Gaubeka eta Ayerbe, Garcia eta Imanolen kontra.

Laugarren jardunaldia otsailaren 9an jokatuko da, 19:00etan hasita: Urkijo eta Ibargarai, Garcia eta Imanolen kontra, eta Fusto eta Larrinaga, Gaubeka eta Ayerberen kontra.

Bosgarren jardunaldia otsailaren 16an jokatuko da. Fusto eta Larrinaga, Urkijo eta Ibargarairen kontra eta Gaubeka eta Ayerbe, Altadill eta Lujanen kontra ariko dira. Finala martxoaren 2an jokatuko da.

Hasieran denak denen kontra ariko dira ligaxkan. Liga hori irabazten duen bikotea zuzenean sartuko da finalean eta bigarren eta hirugarren gelditzen direnek finalerdia jokatuko dute finalean sartzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun