Zonaldeko enpresa eta saltokien segurtasunari buruzko prebentzio-kanpaina abiatu du Foruzaingoak Elizondon

TTIPI TTAPA 2013ko urtarrilaren 21a

Inguruko 600 enpresa eta saltoki baino gehiago bixitatu du, lapurretak eta kalteak ekiditeko

Elizondoko Foruzaingoko komisariak segurtasuneko prebentzio-kanpaina bat abian jarri du haren eraginpeko zonaldeko enpresa eta saltokietan, bi helbururekin: agenteek betetzen dituzten zerbitzuen berri ematea, eta haiekin batera prebentzioko lankidetza sustatzea, auzolanean.

Elizondoko Foruzaingoko komisariak segurtasuneko prebentzio-kanpaina bat abian jarri du haren eraginpeko zonaldeko enpresa eta saltokietan, bi helbururekin: agenteek betetzen dituzten zerbitzuen berri ematea, eta haiekin batera prebentzioko lankidetza sustatzea, auzolanean.

Modu horretan, Foruzaingoak zonaldeko 600 enpresa eta saltoki baino gehiago bisitatu ditu, eta gida bat eman die beren arriskuak azter ditzaten eta, horren ondorioz, lapurretak eta kalteak ekiditeko. Halaber, segurtasun-eskuliburu bat eman diete, eta bertan gomendio batzuekin batera, Foruzaingoak eskaintzen dituen zerbitzuen zerrenda azaltzen da.

Bertzalde, Foruzaingoak prebentzioko patruilak egiten ditu, gauean bereziki, zonalde horretako enpresa eta saltokietan. Iaz era horretako 4.000 zaintza inguru egin zituen.

 

Segurtasun-gomendioak

Foruzaingoak Elizondoko zonaldeko enpresari eta merkatariei eman dizkien gomendioen artean, lapurretako alarma-abisua nabarmendu behar da, hau da 112 SOS-Navarrara dei dezatela agenteak joan daitezen miaketa egitera eta egungo erantzun-denbora murriztu dadin.

Edozein kontsulta egiteko, Elizondoko zonaldeko enpresario eta merkatariek udalerri horretako Foruzaingoaren komisariarekin harremanetan jar daitezke 948 581 864 telefonora dei eginez edo ondorengo helbide elektronikora mezu bat idatziz: pfelizondo@navarra.es.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun