Nafarroako Txotx denboraldiari gaur emanen zaio hasiera Berueteko Behetxonea sagardotegian

Ttipi-Ttapa 2013ko urtarrilaren 18a

Eguerdiko 14:00etan emanen zaio hasiera ofizialki Nafarroako Txotx denboraldiari.

Itxakoko jokalari bat gonbidatu dute, azken unera arte ez dute argituko nor izanen den

Eguerdiko 14:00etan emanen zaio hasiera ofizialki denboraldiari. Itxakoko jokalari bat gonbidatu dute, baina azken unera arte misterioari eutsi eta ez dute argituko nor izanen den. Fruta-gustua, orekatua eta azukre maila egokia duen sagardoa omen da aurtengoa. TXOTX! oihuari erantzun eta dastatzeko aukera izanen dugu gaurtik aitzinera.

Kupeleko xiriari tira eta sagardo txorrota edalontzira. Gaurtik aitzinera, Nafarroako sagardotegietan behin eta berriz errepikatuko den keinua izanen da. Gaur emanen zaio hasiera ofizialki Nafarroako 2013ko Txotx denboraldiari. Berueteko Behetxonea sagardotegia aukeratu dute horretarako. Eguerdiko 14:00etan izanen da ekitaldia. Itxakoko jokalari bat gonbidatu dute bertara baina azken unera arte misterioari eutsi eta ez dute argituko nor izanen den.

Fruta-gustua, orekatua eta azukre maila egokia duen sagardoa omen da aurtengoa, udan egin duen eguzkiak hori ahalbidetu omen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun