Sunbillako inauteriak ate joka ditugu, urtarrilaren 25etik 27ra ospatuko dira. Aspaldiko ohiturari eutsiz, emakume afaria eginen dute ortziral gauean. Bertara joan nahi dutenek urtarrilaren 19an, larunbatean erosi beharko dituzte txartelak. Urtero bezala, herrikoei emanen diete lehentasuna. Horregatik, bertakoek 17:00-18:00etara eros ditzakete txartelak eta kanpokoek 18:00-19:00etara. Iaz baino bi euro garestiago, 22 euroren truke. Antolatzaileen erranetan, 100 emakume inguruk afari eder batekin emanen diete hasiera Sunbillako inauteriei.