Presoen aldeko afaria izanen da Saran hilaren 26an

Ttipi-Ttapa 2013ko urtarrilaren 22a

Txartelak 20 eurotan daude salgai

Sarako herrira elkarteak antolatu du elkartasun afaria. Arratsaldeko bostetan triki poteoa hasiko da eta ondoren afaria Sarako Lur berri gelan, Xutik taldeak alaiturik. Afarirako txartelak 20 eurotan daude salgai: Sarako herriko etxeko tabernan, Berako Katakun eta Azkaineko Xoko Onan.

Sarako herrira elkarteak datorren larunbatean, presoen aldeko elkartasun afaria antolatu du. Bestari arratsaldeko bostetan emanen diete hasiera, triki poteoa izanen baita. Gaztetxetik abiatu, Herriko Etxeko edantegira ondoren eta Trinketean amaituko dute poteoa.  Ondoren afaria izanen da Sarako Lur berri gelan Xutik taldeak alaiturik. Afarirako txartelak 20 eurotan daude salgai: Sarako herriko etxeko tabernan, Berako Katakun eta Azkaineko Xoko Onan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun