Aitzineko bi edizioetan Ezkurra izan zen irabazlea, baina aurten Urriza nagusitu da Oriamendi enpresak antolatutako Masters txapelketan. Iruñeko aurrelariak 30-18 irabazi zion urtarrilaren 5eko finalean Julen San Miguel doneztebarrari. Honela, udan buruz buruko txapelketa lehen aldiz eta duela aste pare bat binakakoa laugarren aldiz irabazita, urteko txapel ofizial guziak irabazi ditu Urrizak.