Gorka Urtasunek hirugarren aldiz irabazi du Eguberrietako txapelketa

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 17a

Gorka Urtasuna txapelarekin kontent, Errege eguneko finalaren ondotik. Utzitako argazkia

Errege eguneko finalean iruritarrak 30-23 irabazi zion Zeberio II.ari

Gorka Urtasun iruritarrak hirugarren aldiz segidan irabazi du Eguberrietako frontoi labu­rreko buruz buruko erre­monte txapelketa. Urtarrilaren 6an Labriten jokatutako finalean 30-23 irabazi zion  Zeberio II.ari eta txapel hau hirutan irabazi duen lehen erremontelaria da.
 
Piloteoan partida berdindua izan zen finala, baina sakean hobe moldatu zen Urtasun. 15-12koa arte alde ttikiak izan ziren, bizpahiru tantukoak, baina 20-14 aitzindu zen iruritarra. 24-22ra hurbildu zen Zeberio II, baina 27-22 eta 28-23koaren ondotik, azken bi tantuak Urtasunek egin zituen. Baztandarrek giro ederra paratu zuten frontoian eta harmailak bete xamar ageri ziren.
 
Jaialdiko lehen partidan, Ezkurra II eta Olazar Doneztebeko lehengusuek 30-15 irabazi zieten Etxabe II eta Zubizarreta gipuzkoarrei. Hirugarren partidan, U­rriza eta Barrenetxea IV.ak 40-38 irabazi zieten Endika eta Etxeberria III.ari.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun