Joan den zenbakian aipatu bezala Zazpiak bat taldeak zumba iniziaketa bat proposatuko du Lur berri gelan. Iniziaketa hori bi igandez eginen da, urtarrilaren 20an eta 27an. Saioek ordu eta erdi iraunen dute eta Nadège Pinaqui erakasleak eramanen ditu.
Izen emaitea egunean berean eginen da 8 euroren truke. Saioak arratsaldeko 3:30ean hasiko dira eta bi kurtsoetan parte hartzea ez da beharrezkoa.