Anai Artea

Franck Dolosor 2013ko urtarrilaren 17a

Anai Artea elkarteak Frantziaren esku-har­tzea euskal gaztakan izena duen liburuaren aurkezpena baliatu du Frantziako gobernamenduak aspaldiko erre­presioaren bide beretik segitzen duela sala­tzeko eta Aieteko eta Baionako bake forumeri bere sustengua erakusteko. Euskal He­rriaren­tzat Parisek daraman politikan Estatu arrazoiak agintzen duela argi du Anai Arteak. Bere ustez aldaketa guti da eskuina ala ezkerra delarik agintean. Ho­rren lekuko norabide berean doazen kolpeak, izan dadin 80garren hamarkadan hasi zen erre­fuxiatuen kontrako jazarpena edo berriki espainaratua izan den Aurore Martinen afera. Ipar Euskal Herrian azken 40 urteetan izan diren arrastatzeen bilduma agertzen da liburu berri hortan. Gertatu den historia erreberritzeko edo gazteeri hemen gertatu dena ezagutarazteko balio du liburuak. Bertze lagun batzuen artean Mixel Mendiburu herritarrak ere moldatu du lan hau. Euskal Herriari buruzko liburu gehienak bezala Lekuona bi saltegietan dago Anai Artea elkartearen bilduma berria.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun