Urtero bezala eta eguraldi ona zela medio, herriko haurtxo eta heldu talde bat elkartu ziren arratsaldeko 3:30ean Labaiengo plazan. Etxez etxe gabonetako kantuan arituz, Labaiengo herrian, Beintzako auzora hurbildu ziren hango etxeetan arituz. 6:30ak aldera bukatu ondoren ostatuan berendua eta txokolatada izan ziren indarrak berreskuratzeko. Bertan izan zen ere Olentzero taldean kantuan eta txokolatea hartzen.