Pilotariak ez ezik, hainbat pertsonaje ezagun eman ditu herriak

Fernando ETXEBERRIA 2013ko urtarrilaren 17a

Ezkurra, herri berezia liburuan 1936ko gerraren inguruko pasarte bat biltzen da. Horren arabera, 73 gaztek hartu zuten parte: 19 zauritu, 3 mutilatu eta 4 hildako izan ziren.
 
Pasarte horretan guztien izenak agertzen dira eta gerrak eragin zizkieten ondorioen inguruko xehetasunak ematen dira. 73 horietatik 4k hierarkia militarrean graduak lortu zituzten. Ge­rra amai­tzean, gehienak herrira itzuli ziren, baina bik Francoren ejerzitoetan eta erakunde ofizialetan parte har­tzen segitu zuten. 
 
Miguel Mariezkurrena izan zen horietako bat. Burgos, Okaña eta El Duesoko gartzeletako zuzendaria izan zen eta amaieran inspektore generala. Gerrak ondorioak ere jasan zituen: izte­rrean zauritu zuten, hatz bat galdu zuen eta lepoan, aurpegian eta eskumutu­rrean su-armaz zauritu zuten.
 
Miguel Garziarena berriz, bolondres joan zen 21 urterekin ge­rrara. Alferez gisara hasi zuen bidea eta gero militar izatera iritsi zen, koronel gradua lortu eta Donostiako polizia munizipalen nagusia izatera iritsi arte.
 
Juan Elizalde ere, alferez eta gerrako mutilatua izan zen. Ezku­rrako alkate izan zen urte askotan. Bere balentrien artean, 1956ko urtarrilaren 11n, herriko tarbernariei idatzi zien eskutitza dago. Bertan agarrao dantza egitea debekatzen zuen, «dantza exotikoa, arrotza eta moralik gabekoa» zelakoan. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun