Bixenta Perurena da Arkupeak elkarteko ordezkari berria

Fernando ETXEBERRIA 2013ko urtarrilaren 17a

Bixenta Perurenak hartu du Gorostiaga-Goñitarren erreleboa. Fernando ETXEBERRIA

Pantxito Gorostiaga eta Reyesen erreleboa hartu du orain

Bixenta Perurenak hartu du Arkupeak Elkarteko Ezkurrako ordezkaria izateko ardura. Azken urteetan Re­yesek bete du paper hori, Pantxito Gorostiagak egindako lanari ja­­­r­rai­pena emanez eta erreleboa eskatu du. Pan­txito urte luzez izan zen Arkupeak elkarteko zuzendaritzako kidea eta bera hil ondotik, emazteak eta arrebak familiako norbaitek hutsik geratutako postu hori betetzea nahi izan zuten. Hala, Reyesek, Pan­txito Gorostiagaren errai­nak bete zuen bere tokia. Lerro hauetatik eta Arkupeak Elkarteko Zuzendaritza taldearen izenean, eskerrak eman nahi dizkiogu Gorostiaga-Goñi familiari elkartearen alde egindako lanagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun