Aurtengoan ere, ihauteriak gainean ditugu, otsailaren 1etik 3ra izanen baitira.
Ostiralean, bazkaria izanen da herriko ostatuan, eta gero herriko gazteak auzoetan ibiliko dira, Moha eta Ainhoa trikitilari eta panderojoleen laguntzaz. Ondoren, martxa ez galtzeko, afaria izanen da herriko ostatuan.
Larunbatean, goizean goiz elkartuko dira gazteak herriko ostatuan gosaltzeko, eta denak ederki gosaldu eta gero, auzoz auzo ibiliko dira. Ondoren, otordu eder bat egin eta gero, arratsaldean berriro ere etxez etxe ibiliko dira. Goizez eta arratsaldez, Xabi Urtasun eta Maialenek alaituko dute giroa. eguna ederki bukatzeko, herriko ostatuan afaria izanen da, eta gero giro ederrarekin gaupasa izanen da Modestok alaiturik.
Igandean, bazkaria izango da herriko ostatuan kontuak egiteko, eta gero arratsaldean, txokolatada izanen da, Anima zaitezte!!!