San Antongo baselizan ospakizuna eginen da aurten ere urtarrilaren 17an. Goizetik meza izanen da. Udalak pintxoak eta edariak ere banatzen ditu elizatarian. Arratsaldean, herriko estalpean musika izanen da, herriko musikariekin eta arratsean ere somatuko dela egun berezia dela, aurten ere astegunez egokitu den arren. Duela urte batzuk baseliza berritu zenetik indar berriz ospatzen da San Anton eguna Zubietan. Aurten, gainera, nobedadea ere izanen da.
San Antonak ez zuela bere kanturik, baina Migel Arregik asmatu ditu bertso batzuk eta egun horretan kantatuko dituzte mezan, adoratzeko denboran.