200 korrikalari baino gehiago San Silvestre lasterketan

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 17a

Erreka K.E.

Zazpigarren edizioa bete duen San Silvestre lasterketan 200 korrikalarik baino gehiagok parte hartu zuten, 120 korrikalari helduen kategorian atera ziren eta 85 kategoria ttikiagoetan. Mutilen senior kategorian, Iñigo Agirre herritarrek bertzeak baino koxka bat goitiago dagoela erakutsi zuen berriz ere. Bigarren ere bertze doneztebar bat izan zen, Xanti San Miguel eta hirugarren, Joseba Larralde beratarra. Nesketan Maika Ariztegi iturendarra izan zen garaile, Teresa Jadraque bigarren eta Maria Telletxea doneztebarra hirugarren.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun