Eguberri mugituak izan ditu Doneztebarrak Merkatarien Elkarteak. Alde batetik, hainbat komertziok besta egunetan ere ateak ireki ditu. Horretaz gain, Kriston Tonbola egin zuten abenduaren 29an plazan. Guzira 15.000 txartel banatuak zituzten eta 55 sari eman ziren. Txistorra, jokuak eta musika ere izan ziren. Akitzeko, erakusleiho lehiaketako sariak eta diplomak banatu zituzten: lehen saria Belen loredendarentzat izan zen; bigarren saria Kukuka haur arropadendarentzat; hirugarren saria Mendia Farmaziarentzat eta Gure Kafetegiak (Ogiberri) publikoaren saria jaso zuen.