Urtarrilaren 5ean Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek bertze urte batez Sunbillara egin dute bisita. Haurren urduritasunak kentzeko opari ederrak ekarri zizkieten. Atsaldeko 6.30etan izan da meza eta horren ondoren elizatarian egin diegu ongi etorria erregeei. Elizatarian bertan jaiotza biziduna izan genuen, Pablo Maritxalar, Maitane Ibarra eta Ibai Maritxalarrek osotu dute.