Abenduaren 21ean, eskolako azken egunean Mari Domingi izan zen eskolan. Agur egiteko leku nahikorik ez zenez, gosaldu eta frontoira jautsi ziren. Han, gela bakoitzak prestatutako kanta eta antzezlanak erakutsi ondotik, denek bere eskutitzak eta muxu goxoak eman zizkioten Mari Domingiri.