Urtarrilaren 7an Ulibeltzak Mendi Taldeak bere 2013 urteko lehendabiziko irteera egin du Mendaurrera. Oso denbora onarekin eta giro ederrean egin da. Ulibeltzak Mendi taldetik jakinarazi dutenez, aurten sari bereziak emanen dituzte, taldeak antolatzen dituen irteeretan gehien parte hartzen duenari, alde batetik eta urteko argazki onenaren saria, bertzetik. Argazki onenaren lehiaketan parte hartzeko, gutxienez bortz irteera desberdinetako bortz argazki bidali behar dira helbide honetara: ulibeltzak@hotmail.es
Lehiaketa honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da federatua egotea.