Imserso erakundearen bitartez adintuei eskaintzen zaizkien bidaiei buruz solasteko hitzaldia eginen dute ortzegunean. Arratsaldeko 19:00etan garai bateko erakusketa aretoan, liburutegiaren ondoan elkartuko dira. Doneztebeko Udalak eta Lesakako Barcelo Bidaiak enpresak antolatu dute ekimena.