Aurreikuspenek 80 l/m2ko botako zituela zioten eta ez dira erratu. Euria gogotik bota du eta goizean dagoeneko nabaritu dira eragindako lehenengo kalteak. Sunbillan luizia gertatu da Mendaur inguruan eta ondorioz baserri bat inkomunikatua geratu da. Ikusi argazkiak
Zubietan goizeko 11:30 inguruan Eskolondoko erreka trabatu egin da eta gainezka egin du. Eskolondoa etxeko sotoa urez bete da, 10 zentimetro inguru izanen ziren bertan, baina 4-5 lagun elkartu eta jakinarazi digutenez dagoeneko garbitu dute.Bestalde, umeen jolastokiko zola ere altxatu du urak. Zelaiak ere urez gainezka daude eta Ituren aldean ere nahiko lanekin omen daude karreteran, han ere Ezkurra errekak gainezka egin duelako. Eskualdeko bertze hainbat erreka bazterretan ere kezkatuta begiratzen diote uraren mailari.