Aurreikuspenen arabera, udaberrian apirila aldean zabalduko dute Malerreka, Bortziriak eta Baztango hondakinak jasoko dituen gune berria. Denera Bidasoako 22.000 herritarrei emanen dio zerbitzua. Doneztebeko Oteiza auzoan kokatu dute, N-121A errepidearen magalean. 1,78 miloiko kostua izan dute lanek eta egungo zabortegiak kentzeaz gain, hondakinen garraio gastuak gutxituko dira, desplazamenduak heren bat murriztuko direlako.
Doneztebeko hondakinen transferentzia planta kontrol eraikin batek, baskula batek eta bi nabek osatzen dute. Nabe hauetan toberak egoten dira. Planta eraikintzaren ondorioz, hondakinen garraioak eragiten dituen ingurugiro kalteak ere murrizten dira.
Bidasoako hondakinak jaso, trinkotu eta murriztuko dira, El Culebrete (Tutera) edo Carcar-eko tratamendu gunera bidali aitzinetik. Bidasoan urtean bataz beste 7500 eta 8000 tonelada hondakin artean sortzen dira. Etorkizunean, soberakinak eta ontziak plantan bertan kudeatzea espero dute.