Agerra Mendi Taldeak Beratik Goizuetarako ibilaldia proposatu du urtarrilaren 27rako

TTIPI TTAPA 2013ko urtarrilaren 15a

Joan den urtean Beratik Goizuetara hurbildu zen mendizale taldea. Artxiboko argazkia

Hilaren 23a baino lehen eman behar da izena

Urteroko ohiturari eutsiz, Beratik Goizuetara mendi ateraldia antolatu du Agerra Mendi taldeak urtarrilaren 27an, igandearekin.

Urteroko ohiturari eutsiz, Beratik Goizuetara mendi ateraldia antolatu du Agerra Mendi taldeak urtarrilaren 27an, igandearekin.

Beti bezala, Goizuetara joateko modu ezberdinak proposatu ditu Agerra Mendi Taldeak. Egoitzatik oinez joan nahi dutenak goizeko 07:00etan abiatuko dira egoitzatik; Agiñatik oinez joateko modua ere izanen da eta horretarako 08:15ean hartu beharko da autobusa egoitzan; azken aukera, Beratik Goizuetara autobusez joatea da eta horretarako 11:00etan hartu beharko da autobusa.

Izen ematea urtarrilaren 23a, asteazkena baino lehen egin behar da Agerra Mendi Taldeanedo 948 630362 telefonora deituz gauez.

Bazkaria Goizuetako Umore Ona elkartean izanen da eta bazkaria eta autobusa berta ordaindu beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun