Eratsungo inauteriak ilbeltzaren 11tik 13ra ospatuko dira

Ttipi-Ttapa 2013ko urtarrilaren 10a

Mozorroak jantzita, bertso bazkariaren ondotik, eskean ariko dira gazteak larunbatean.

Peñagarikano eta Mendiluze bertsolariekin bazkaria izanen da larunbatean

Mozorroa jantzi, lotsak etxean utzi eta ongi pasatzeko garaia iritsi da. Eskualdeko lehenengo inauteriak, Eratsungo inauteriak ate joka ditugu. Asteburu honetan, ilbeltzaren 11tik 13ra ospatuko dira. Ohiturari eutsiz, otorduei eta mahainguruari lotutako ospakizunak izanen dira. Urteroko bisita egiten duten bertsolariak ere bertan izanen dira, Angel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze etorriko dira aurtengoan ere larunbateko bazkalostea eta eskea girotzera.

 

Mozorroa jantzi, lotsak etxean utzi eta ongi pasatzeko garaia iritsi da. Eskualdeko lehenengo inauteriak, Eratsungo inauteriak ate joka ditugu. Asteburu honetan, ilbeltzaren 11tik 13ra ospatuko dira. Ohiturari eutsiz, otorduei eta mahainguruari lotutako ospakizunak izanen dira. Eratsungo inauterietan urteroko bisita egiten duten bertsolariak ere bertan izanen dira, Angel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze etorriko baitira aurtengoan ere larunbateko bazkalostea eta eskea girotzera.

Urtarrilaren 11n, ostiralean, hasiko dira inauteriak, herri afariarekin. Ondotik, Modesto etorriko da bere akordeoiarekin kantu kantari aritzeko. 

Larunbatean bazkaria izanen da Angel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolariekin. Indarrak hartu ondotik, etxez etxe eskean ibiliko dira gazteak, bertsolarien laguntzaz kantatu eta dirua eskean. Gauean afaria eta dantzaldia izanen da Modestorekin.

Igandean,  herri bazkaria izanen da eta bazkaldu ondotik, euskal kantu zaharrak kantatzen ariko dira, ziur bazkalostea aurtengoan ere ilundu arte luzatuko dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun