Eskualdean 1.367 langabeturekin bukatu da 2012. urtea

TTIPI TTAPA 2013ko urtarrilaren 8a

Azaroan baino 42 langabetu gehiago zeuden abendu hondarrean eta 2011ko urte bukaeran baino 125 gehiago

2012. urte bukaeran 1.367 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak, azaroan baino 42 gehiago (%3,17ko igoera) eta 2011eko abenduaren 31n baino 125 gehiago eta 2010eko urte bukaeran baino 195 gehiago. Inoiz izan den kopururik handienean dago langabezia eskualdean.

2012. urte bukaeran 1.367 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak, azaroan baino 42 gehiago (%3,17ko igoera) eta 2011eko abenduaren 31n baino 125 gehiago eta 2010eko urte bukaeran baino 195 gehiago. Inoiz izan den kopururik handienean dago langabezia eskualdean.

2012ko abenduko gorabeherak kontuan hartuz, 383 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegun Bulegoaren bitartez, horietatik 39 bakarrik mugagabeak.

 

Adin eta arloaren arabera

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 606 lagun daude langabezian, azaroan baino 40 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean 609 langabetutan mantendu da kopurua, azaroan bezala. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean, aldiz, 92tik 95era igo da langabetu kopurua eta adin tarte horretako emakumeetan artean 58tik 57ra pasatu dira lanik gabe daudenak.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten , baina abenduan 874tik 870era jautsi da langabetu kopurua. Industria arloan, aldiz, 190etik 216ra igo da langabezian daudenen kopurua. Eraikuntzan ere 176tik 188ra igo da langabetu kopurua. Nekazaritzan 5 langabetu gehiago daude, 32, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 61 lagun daude langabezian, azaro hondarrean baino 3 gehiago.

 

2012a ere urte beltza

2011. urtea 1.200 langabeturekin bukatu ondotik, 2012ko urtarrila egitan ilbeltza izan zen eta 107 lagun gehiago gelditu ziren langabezian, 1.307. Otsailean 1.316ra igo zen (+9); martxoan 1.288 (-28); apirilean 1.258 (-30); maiatzean ere 1.258 (=); ekainean 1.178 (-80); uztailean 1.187 (+9); abuztuan 1.190 (+3); irailean 1.242 (+52); urrian 1.286 (+44); azaroan 1.325 (+39) eta abenduan 1.367 (+42).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun