Lehen denboraldi ona egin du Transbidasoa-Inurrieta taldeak

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 4a

Taldearen aurkezpen ofizialean izan zen Patxi Vilz txirrindulari profesionala. Utzitako argazkia

Maiatzean garaipena lortu zuen Monzonen

Iazko neguko lanaren ondorio izan zen Transbidasoa-Inu­rrieta Master mailako txirrindulari taldearen so­rrera. Denboraldi ona izan da, erorketarik eta lesiorik gabekoa, gainera taldeko giroa arras ona izan da eta horrek du garran­tziarik handiena maila honetan. Transbidasoa eta Inurrieta babesleek eskainitako laguntza ere eskertu dute, baita Fisioterapia Ibon Urtiaga, Beteluko Ura, SukalDeco, AA-Drink, Roberto Peluqueros eta Nabike laguntzaileek egindako aportazioa. Ttipi-ttapari ere eskertu diote laisterketen berri ematea. Euskal He­rria, Aragoi, Gaztela, Kantabria edota Madrileko laisterketetan aritu dira, Errioxako, Bizkaiako eta Aragoiko itzulietan ere present egon dira. Garaipen bakarra lortu du taldeak, maiatzean Monzonen (Aragoi) lortutakoa, hala ere hirutan sail­k­atu dira bigarren eta hirugarren postuan;  mailakako sailkapenetan hogei garaipen baino gehiago lortu dituzte eta podiumera aunitzetan igo dira txirrindulariak. 
 
Itzuli eta txapelketei dagokienez Aragoiko eta Errioxako itzulietan garaipena lortu dute senior mailan eta azkeneko ho­rretan mendiko sailkapena ere. Nafarroako bi txapelketa (master40 eta senior), bi Euskal Herriko txapelketa (master60 eta senior) edota Espainiako txapelketan Luziano Mitxelena lesakarrak lortutako brontzezko domina goraipatzekoak dira. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun