Gaby Etchebarne aldudarrak euskaldunen erranak bildu ditu bere liburu berrian, “Hitza Hitz”. Hego Amerika, Asia eta Okzitaniako Tolosan barna dabilen baxe nafarrak zonbait lekukotasun bilduma aberats plazaratu ditu jadanik: artzainen, amatxien eta etorkinen gora beherak bilduz, bertzeak bertze. Aldi huntan, gauza ainitz errateko duten herritar xumeak mintzarazi ditu, hauen artean Jakes Casaubon Senpereri biziki atxikia den Izurako semea. Berriki, Gaby Senperen izan da azken liburua sinatzen, Lekuona saltegian. Lerro hauek idazten dituenak eskerrak bihurtzen dizkio Gabyri hari esker plazaratu baita Senperetik Senpererat liburua…