H ikusgarria

Joana GUERENDIAIN 2013ko urtarrilaren 4a

EliralE dantza konpainiak H ikusgarria emanen du Lur Berrin urtarrilaren 18an. www.elirale.org

EliralE dantza konpaniak heldu den urta­rrilaren 18an, gaueko 8:30ean, H ikusga­rria emanen du Lur Berri gelan. Dantza ikusgarri hori haurrentzat idatzitako ipuin batean oina­rritzen da, gutti gora behera 45 min irauten du. Tokiak erreserbatu behar dira, horretarako Euskal Herri hegoaldeko Herri Elkargoa deitu behar da: 0635162591. Tokiak haurrentzat (18 urte arte) 5 eurotan dira eta helduentzat 8 euro. Xehetasun gehiago nahi baduzue : www.kultura.ccspb.fr.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun