Bi mila euro bildu dira Télèthoneko asteburuan

Joana GUERENDIAIN 2013ko urtarrilaren 4a

70 pertsona inguru elkatu zen Larrunera igotzeko

Téléthoneko asteburua arrunt goxoan pasatu da.Ostiral arratsaldez hiru eskoletako haurrak polikiroldegian elkartu ziren jokoak egiteko eta gero ondotik turismo bulegoak eskainitako krakadaz gozatu zuten. Larunbatean jende multxo polit bat bildu zen Larrunera igo­tzeko, 70 pertsona in­guru. Aurten saratarrek esku zabal ukan dute, 2.000 euro bilduak izan dira. Pastiza salmentak 600 euro ekarri ditu, haurrek 350 euro eman dute eta Nuba diskotekak 930 euro.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun