Sasi erretzeari buruzko hitzaldia

Fernando ETXEBERRIA 2013ko urtarrilaren 3a

Sasi erretzeari buruzko hitzaldean parte hartu zutenetako batzuk. Fernando ETXEBERRIA

Nafarroako Gobernuko Ingurumen departamentuko oihan zerbi­tzuko zenbait arduradunek sasi erretzeei buruzko hi­tzal­dia eskaini zuten abenduaren 11n. Hama­sei lagun elkartu ziren Malerreka aldean eskaintzen den lehen hitzaldi honetan. Partikularrek sasiak erretzeko tramiteak nola egin izan zen gai nagusia. Internetetik edo Herriko Etxe­tik har daitekeen agiri bat bete behar da eta baldintzak betez gero, baimena ematen da, hori bai, bost lagun eta Oronozko suhiltzaileak bertan izatea eskatuz. Azarotik apirilera izan ohi da erretze garaia.
 
Baratze eta belagietan pilatutako sasiak erre­tzeko ez da baimen beharrik, baina kontuz ibili behar da, toki garbian erre, errepidetik u­rrun eta haizerik ez dabilenean. Baliteke Foruzaingoak ere denun­tziaren bat jartzea, baina normalean bertan behera gelditzen da baso­zainek ez dela arriskurik edo utzikeriarik izan egiaztatzen badute.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun