Aurreko urteetan bezala, akordeoilari eta bertsolariekin ospatu zuten Barranka Ostatuan urte bukaera. Jose Luis eta Reyes nagusiek diotenez, “joan den urtean ostatu eta jatetxeetan jeitsiera somatu bada ere, Barrankan urte onenetako bat izan dugu eta pozik gaude, batez ere ostatuan udan eta udazkenean izan dugun jendearekin. Atzerritik jende asko etorri zaigu, Alemaniatik batez ere, baita Gaztela eta Extremaduratik ere. Aurreko urteetan Katalunia eta Valentziatik gehiago etortzen zen”. Halere, Aste Santuan beste urteetan baino jende gutxixeago ibili omen da eta igandetan,Gipuzkoaeta Bizkaia aldetik mendi buelta etortzen ziren talde eta familietan ere nabaritu dute jeitsiera. Berriemaile honen aldetik, eskerrak eman Barrankakoei, Ttipi-Ttapako berriak bidaltzeko eta beste kontsultak egiteko beraien wifia erabiltzeko erraztasun guziak eman baitizkidate.