Megalitoen inguruan bada zer ikasia oraindik

Fernando ETXEBERRIA 2013ko urt. 3a, 17:09

Iruñarriko menhirra Fernando ETXEBERRIA

Erakurri-Mendaur inguruan 15 baino dexente gehiago daude

‘Hamabost megalito berri Erakurri-Mendaurko estazioan (Nafarroa)’ irakurri ondotik, Txukun leitzarrarekin batera Erakurri, Ezkain, Olegi eta Latargi inguruan ibili ginen, hor dauden monumentu guziak lokalizatu eta argazkiak atera­tzeko asmoarekin. Azken emaitza, dexente gehiago badaudela egiaztatu ahal izan genuen. Ez naiz ausartzen kopuru zehatza adieraztera, Sansineneak zioenez, batzuk lurrak edo belarrak estaliak egon baitaitezke.
 
Euskal Herriko berezienetako bat den Iruñarriko menhirraren izen eta esanahiari buruzko iritzi ezberdinak daude. Batzuen ustez, Iruña­rrik Iruñeko Harria esan nahi du, Sansonek hiriburutik harritzarra bota zuela dioen kondairan oinarrituta. Beste ba­tzuk diote Irudiarritik datorrela, hau da, eguzkiarekin edo ilargiarekin gizakiaren irudia duten itza­lak egiten dituela. Zakil itxurako forma luzea izateagatik, ama izan nahi zuten emakumeak ere bertara hurbiltzen omen zirela diote beste batzuk. Landutako ha­rria da, hori garbi dago, eta lau puntu kardinalak seinalatzen ditu, argi eta garbi.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun